Gure bloga

Suscribir con Bloglines

Egutegia

<<   Octubre 2017    
LMMiJVSD
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31      

Artxiboak

Sindikazioa

Alojado en
ZoomBlog

Euskara

311. gela

Por A.B. - 23 de Mayo, 2006, 10:21, Categoría: Euskara

Hegoafrikako ospitale bateko 311. gelan gertaera misteriotsu bat bizi ei dute azken aldian. Irakur ezazu testua eta saia zaitez zeure blogean kontu ilun hau argitzen.

  1. Testua kopiatu
  2. 10 bat lerroko bukaera eman. 

Permalink :: 41 Comentarios :: Comentar | Referencias (0)

Euskal mitologiako pertsonaiak

Por A.B. - 2 de Mayo, 2006, 15:01, Categoría: Euskara

Kultura klasikoan hasitako iharduerarekin lotuta, aukeratu ezazu euskal mitologiako jeinuetako bat eta idatz ezazu berari buruz 10 bat lerroko testu edo kontakizunen bat.

Zeregin honetarako lagungarri izan dezakezu mitologiari buruzko lotura hau, baita kondairei buruzko beste hau ere.

Permalink :: 41 Comentarios :: Comentar | Referencias (0)

Zer egin daiteke Ortuellan?

Por A.B. - 2 de Mayo, 2006, 14:06, Categoría: Euskara

Azken egun hauetan aditzaren ahalera ikasten ibili gara euskara irakasgaian.

Honakoan zuen herrira lehenengoz datorren bati egun osorako aholkuak emango dizkiozue, idazlanean mota honetako aditzak erabiltzen saiatuz: daite(z)ke, de(it)zakegu, diezaiokegu... (2. pertsona singularreko aditz formak -de(it)zakeZU, diezaiokeZU- ebitatzen saiatu eta inpertsonalean -daiteke- edo 1. pertsona pluralean -de(it)zakeGU- idatzi)

GAIA: Zer egin daiteke Ortuellan egun oso batean?

LUZERA: 20 lerro

Ortuella zein ederra den munduari ikustarazi!

Permalink :: 29 Comentarios :: Comentar | Referencias (0)

Hiru poema emakumeentzat

Por A.B. - 7 de Marzo, 2006, 13:16, Categoría: Euskara

          

Gaur, martxoak 8, Emakumearen nazioarteko eguna dela-eta, Hiru poema emakumeentzat irakurri eta ospakizun honek dakarzkizun burutazioak zein poematxo hauek (Susan Griffin, Los Angeles 1943) duten gaurkotasuna komentatu zeuen blogetan artikulotxo bat idatziaz (10 lerro)

Idazlana egin ondoren, saia zaitez ariketa hauek egiten:

  1. Aipatu hiru poemotan zein zentzumenekin jolasten den.  Zein modutan?
  2. Hirugarren atalaren gonbitari jarraituz, irudikatu duzun emakumeak zer esango lukeen estilo zuzenean idatziz, bakarrizketa labur bat idatzi.

Permalink :: 23 Comentarios :: Comentar | Referencias (0)

Nire mozorroa

Por A.B. - 2 de Marzo, 2006, 3:39, Categoría: Euskara

Azken egunotan euskarazko deskribapen laburretan adjetibazioa eta modua adierazten duten esaldiak landu ditugu.

Ihauteriak joan berritan, jai hauetan, bakarka edo taldeka, jantzi duzuen mozorroaren deskribapen labur bat egin beharko duzue (10 bat lerro) eskolan ikusitako egiturak erabiliaz. (Zelakoa zen mozorroa, nola zindoaz(t)en, zer zeneramaten soineko atal bakoitzean...)

Hauexek izango dira jarraituko ditugun urratsak:

Idazlana zeuen blogean editatu.

Zuzenketak eginez, testua orraztu.

  • Norberaren argazkiak sartu. (Honetarako argazkiak zelan konprimitu ikasi beharko dugu.)

Permalink :: 28 Comentarios :: Comentar | Referencias (0)

Karikaturak

Por P.L. eta A. B. - 9 de Febrero, 2006, 12:04, Categoría: Euskara

       Mundu osoko gauregungo gorabeherek luze hitzegiteko ematen dute. Azken egunotan, bi kultura handi aurrez-aurre jartzen ari dena oso entzutetsua izaten ari da. Dakizunari forma emateko eta iritsi egokia eta pertsonala sortzeko prestatu dizugu hurrengo lana.

      Lehenengoan, irakurri hurrengo testua: karikaturak, BERRIA egunkariak bere "iritzia" atalean argitaratu duena. Gero erantzun itzazu galdera hauek zure blogean. Oso inportantea da: ez bilatu erantzunak literalki, zuk pentsarazteko egin baitdira.

  1. Zuen ustez, arazo erligiosoa edo politikoa da?

  2.  Zertara itxaron dute islamiar mugimendu muturrekoek?

  3. Herri musulmanetan ezin dira inondik ere karikaturak onartu?

  4. Zeintzuk dira Mendebaldea eta Mundu islamiarrari buruz dauden estereotipoak?

  5. Gertuan ezagutu dugun zentsura, zein izan da?
  6. (Prentsa Tailerrean daudenak egiteko) Iritzi pertsonala: Adierazpen askatasuna gauza guztien gainetik egon behar da?( 50 hitz)

       Honetaz gainera ( eta honetaz aprobetxatuz) , Prentsa Tailerreko irakasleak agindutako "adierazpen askatasuna eta kazetaritza" lanaren barruan burutu behar duzu azken galdera.. Adi izan,beraz, bere aholkueei.

   

Permalink :: 13 Comentarios :: Comentar | Referencias (0)

Balizko errotak irinik ez

Por A.B. - 2 de Febrero, 2006, 13:42, Categoría: Euskara

Aditzean baldintza/ondorioa lantzen gabiltza aspaldi honetan eta bakarkako idazlanean (150 hitz) mota honetako adizkiak erabil ditzazun gai hau eskainiko dizut:

  • Zer egingo zenuke aste bakar batean ahalguztiduna izango bazina? Egin astearen programazioa.

 (Zer aldatuko zenuke zure inguruan, zer zure bizitzan; nori lagunduko zenioke; nora joango zinateke bizitzera, nora bidaian; zer erosiko zenuke zuretzat, zer inorentzat; zelan ospatuko zenuke asteburua)

Idazlana burutzeko jarraitu beharko dituzun urratsak honako hauek dira:

  1. Zirriborroa word-en idatzi.
  2. Azken 5 minutuetan inprimatzeko agindu.
  3. Irakaslearen zuzenketak aintzat hartuta, zeure blogean argitaratu.

Zazpi bider zazpi?

Por A.B. - 17 de Enero, 2006, 11:57, Categoría: Euskara

Felipe Juaristiren Zazpi bider zazpi elaberria irakurri berri dugu ikastetxeko bigarren zikloan."Gazte literatura" etiketapean institutu gatazka, sexu harreman eta parranda giroko liburu mordoa ezagutzen dugun sasoiotan, ikasleei erakargarri gerta dakizkiekeen ezaugarriak ikusi ditugu azkoitiarraren azken lan honetan:

  • Gai iniziatikoaren tratamendua beste zentzu batean egin izanak arrunkeriatik ateratzen du liburua.
  • Hitanorik ez erabiltzea ulermenerako abantaila da gure eskualdeko ikasleentzat.
  • Denboraren plano bikoitza, iragana / oraina, oso argi definituta ageri da auzuneko eta herriko bizipenei lotuta.
  • Izenburua iragarle dugula, narrazioaren erritmoa bizitu egiten du zazpi proben kateaketa linealak.

Hau guztia esanda, Felipe ikastetxean hizlari izateko ahaleginetan gabiltzan bitartean, egizuez ariketok:

  1. Irakur ezazu Adiskidetasunaren ohoretan testua eta hurrengoak komentatu:
  • "Liburua adiskidetasunaren gorazarrea da"
  • "Probak gainditu beharra da bizitza"
  • "Liburu guztia gehiegikeria da"

     2.   Irakurri Feliperi egindako elkarrizketa eta euskal literaturaz duen iritzia laburtu..

     3.   Nor da Felipe Juaristi? Aipatu haren lanen batzuk. 

     4.   Aukeratu liburuari buruzko iritzia adierazteko:

            a) Ez zait bat ere gustatu       b) Beste bat gehiago...    c) Oso gustura irakurri dut

     5.   Nor zen Frank Sinatra? Ezagutzen duzu haren kantarik?

          

Permalink :: 76 Comentarios :: Comentar | Referencias (0)

Hirurogeita hamabi (bat) urteko gaztea

Por Asier - 21 de Noviembre, 2005, 12:38, Categoría: Euskara

Gaur bertan, azaroak 25, irakurri berri dugun Goizuetako ezkongaiak lanaren egilea, Gotzon Garate, izango dugu gure ikastetxean.

Nik neuk irakasle izan nuen unibertsitatean eta Gotzonek ikasleoi euskaltzaletasuna transmititzen zekien, Deustuko beste irakasle zurrunagoetatik bereizten zuen estilo bat zeukan, hurbilagokoa.

Harrezkero joan dira urte batzuk, baina Gotzon Garatek 72 (bat) urteko gaztea izaten jarraituko duela uste dut. Ea astelehenean, bera ezagututakoan, zuek zer deritzozuen...

Adi, breikdanser jipjopzale raperook!

Por Asier - 15 de Noviembre, 2005, 8:31, Categoría: Euskara

Euskara Elkarteen Federazioak (www.topagunea.org) urtero-urtero antolatzen duen Udagoieneko ostera programazioaren barruan, KLONK izeneko ikuskizuna eskainiko du Arriaga antzokian, abenduaren 17an, iluntzeko 20:00etan.

Ikuskizuna Logela multimediak eta Addictos Breakdance-k (estatuko breikdantzari onenak ei dira) prestatu duten break dance, irudi eta rap ikuskizuna da.

Ikuskizun ikusgarria ikusgai 10 eurotan.