Azken egun hauetan aditzaren ahalera ikasten ibili gara euskara irakasgaian.
Honakoan zuen herrira lehenengoz datorren bati egun osorako aholkuak emango dizkiozue, idazlanean mota honetako aditzak erabiltzen saiatuz: daite(z)ke, de(it)zakegu, diezaiokegu... (2. pertsona singularreko aditz formak -de(it)zakeZU, diezaiokeZU- ebitatzen saiatu eta inpertsonalean -daiteke- edo 1. pertsona pluralean -de(it)zakeGU- idatzi)
GAIA: Zer egin daiteke Ortuellan egun oso batean?
LUZERA: 20 lerro
Ortuella zein ederra den munduari ikustarazi!