Gure bloga

Suscribir con Bloglines

Egutegia

<<   Mayo 2006  >>
LMMiJVSD
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31     

Artxiboak

Sindikazioa

Alojado en
ZoomBlog

Mayo del 2006

311. gela

Por A.B. - 23 de Mayo, 2006, 10:21, Categoría: Euskara

Hegoafrikako ospitale bateko 311. gelan gertaera misteriotsu bat bizi ei dute azken aldian. Irakur ezazu testua eta saia zaitez zeure blogean kontu ilun hau argitzen.

  1. Testua kopiatu
  2. 10 bat lerroko bukaera eman. 

Permalink :: 41 Comentarios :: Comentar | Referencias (0)

Bagara ala ez gara?

Por P.A.M. - 9 de Mayo, 2006, 12:04, Categoría: Tratamiento Integrado de las lenguas / HTB

Hildakoaren gau beilan honela ei ziotson lagunminetako batek beste bati:

-Patxi, ez gara ezer…                                                       

Eta ahobeteka jaten ari zirenek albotik:                              

-Ezta geu ere, baina pintxoak ematen dituzte hemen eta…

Honelaxe sentitu ginen geu ere blogen kontu honetan sei hilabete eskas daramatzagun hauek,  Miramar jauregi dotorean izandako ihardunaldietan hizlari aritu ginenean… Bide urratzaile izan ei gara ikasle bakoitzari euskara - gaztelera - ingeles hizkuntzak lantzeko blog bana zabaltzean eta…

Bide berriak ireki beharra dago, bai, irakaskuntzan bizirik iraun nahi bada,gaur eguneko ikasleen ohitura berrietara egokitu beharra, nolabait.

Gure lorpenik handiena, eta ez da gutxi, irakasle grisaren egunero-eguneroko zeregin betiberdinetik irten eta hiru lankide norabide bakarrean jartzea izan da. Bagara ala ez gara?

Permalink :: 24 Comentarios :: Comentar | Referencias (7)

Euskal mitologiako pertsonaiak

Por A.B. - 2 de Mayo, 2006, 15:01, Categoría: Euskara

Kultura klasikoan hasitako iharduerarekin lotuta, aukeratu ezazu euskal mitologiako jeinuetako bat eta idatz ezazu berari buruz 10 bat lerroko testu edo kontakizunen bat.

Zeregin honetarako lagungarri izan dezakezu mitologiari buruzko lotura hau, baita kondairei buruzko beste hau ere.

Permalink :: 41 Comentarios :: Comentar | Referencias (0)

Zer egin daiteke Ortuellan?

Por A.B. - 2 de Mayo, 2006, 14:06, Categoría: Euskara

Azken egun hauetan aditzaren ahalera ikasten ibili gara euskara irakasgaian.

Honakoan zuen herrira lehenengoz datorren bati egun osorako aholkuak emango dizkiozue, idazlanean mota honetako aditzak erabiltzen saiatuz: daite(z)ke, de(it)zakegu, diezaiokegu... (2. pertsona singularreko aditz formak -de(it)zakeZU, diezaiokeZU- ebitatzen saiatu eta inpertsonalean -daiteke- edo 1. pertsona pluralean -de(it)zakeGU- idatzi)

GAIA: Zer egin daiteke Ortuellan egun oso batean?

LUZERA: 20 lerro

Ortuella zein ederra den munduari ikustarazi!

Permalink :: 29 Comentarios :: Comentar | Referencias (0)