Garaia heldu da zuek egindako bide luzea erakusteko.
Zuen esperientzia oinarriturik, zer da IES ORTUELLA BHI eta zer da DBH bera azaldu behar diezue hurrengo urteko ikasle berriei.
Erabilitako tonoa ezin da izan saltzaileena, baina, hala ere, ongietorria eta informazioa emateaz gain, aspektu atseginak (kanpoko ekintzak, instalazioak, proiektuak…) azaltzen, erakarri egin behar dituzue.
Ordenadore portatila (Power Point) eta kañoia erabiliko duzue aurkezpena egiteko. Kontuan izan gehituko dituzuen grafikoak, argazkiak eta 11 urteko neska-mutil bati gustatuko zaion musika, saioa atseginagoa egiteko.
Irudiei beharrezkoak diren hitzak soilik gehitu behar dituzue, zuen ahozko azalpenak adierazgarriak izango baitira.
Eduki gramatikalak, gazteleraz landu duzuenaz gain, testu antolatzeko ahozkotasun markak dira (dakizuenez, jakina…). Ikasle berriek ezagutzen duten mundura hurbiltzeko, ez ahaztu konparaziozko esaldiak...