Aditzean baldintza/ondorioa lantzen gabiltza aspaldi honetan eta bakarkako idazlanean (150 hitz) mota honetako adizkiak erabil ditzazun gai hau eskainiko dizut:
- Zer egingo zenuke aste bakar batean ahalguztiduna izango bazina? Egin astearen programazioa.
(Zer aldatuko zenuke zure inguruan, zer zure bizitzan; nori lagunduko zenioke; nora joango zinateke bizitzera, nora bidaian; zer erosiko zenuke zuretzat, zer inorentzat; zelan ospatuko zenuke asteburua)
Idazlana burutzeko jarraitu beharko dituzun urratsak honako hauek dira:
- Zirriborroa word-en idatzi.
- Azken 5 minutuetan inprimatzeko agindu.
- Irakaslearen zuzenketak aintzat hartuta, zeure blogean argitaratu.