Gaur egun, hizkuntz gaitasuna neurtzen duten azterketa guztiek (EGA, Hizkuntz eskola...) dute bere ahozko atala eta berebiziko garrantzia du ikasleontzat jendearen aurrean azalpenak modu egokian egiten jakiteak. Pixkanaka-pixkanaka zeregin honetan trebatzeko, Gazteleran eskemei buruz ikasitakoa baliatuz, ahozko saiotxo bat prestatu beharko duzue denon aurrean bakarka azaltzeko.
Aurretik zehaztuko zaizuen egutegian ikusi ahal izango duzue proba hau bakoitzak zein egunetan egin beharko duzuen. Hona hemen jarraituko dugun prozeduraren berri:
- BEZPERAN JAKINARAZIKO ZAIZUE BAKOITZAREN GAIA. Gaia azalpenerako modukoa izango da, ez duzue iritzirik eman beharko.
- GAZTELERAN IKASITAKOEN MODUKO GIDOIA IZANGO DUZUE LAGUNGARRI.
- AZALPENAREN IRAUPENA LAU BAT MINUTUKOA IZANGO DA.
- AZALPENETAN AUTONOMOAK IZAN BEHAR DUZUE. Ariketa zeuek emango duzue amaitutzat, ez zaizue gaiari buruzko galderarik egingo.
- EUSKARA TXUKUNEAN EGIN BEHAR DA.
Izango duzue honen berri gehiago klasean ere. Egongo gara.