Gure bloga

Suscribir con Bloglines

Egutegia

<<   Enero 2006  >>
LMMiJVSD
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31      

Artxiboak

Sindikazioa

Alojado en
ZoomBlog

13 de Enero, 2006

Ortuella BHI su ta garretan

Por A.B. - 13 de Enero, 2006, 12:05, Categoría: General

Abenduko azken eskola egunetan SU TA GAR talde handia izan genuen gure artean. Goizerdi aldera euren furgonetatxoan heldu eta han hasi ginen, ikasle zein irakasle, musika traste guztiak batetik bestera eramaten.

 Atsedenaldia baino lehenago, probatze lanetan hasi ziren Aitor, Aritz eta Asier eta ordurako zegoen girotxoa gero izango zenaren ahogozagarri gertatu zitzaigun.

12:30ak aldera SUTA ren lehen akordeekin batera, ikasleak berotzen hasi eta hura zen giroa hura han sortu zena! Batek baino gehiagok abarrotsa eta buru astinaldia zituen amets baina musikariek hasiera-hasieratik adierazi zuten honakoan ez zutela eskola goitik behera botatzeko beste watio ekarri eta bare-bare eta goxo-goxo arituko zirela. Kanta bitarteetan Aitor izan genuen aurkezle eta zirikatzaile eta euren kantu ezagunenekin batera, Hertzainak-en 564 eta Aitormena, Ken Zazpi-ren Ilargia eta beste hainbat kanta ezagun jo zituzten. Nana nanana nanana... Ekitaldiaren azken aldera ikasleak zoratzen jarri zituen hain ezagun egin zaigun abesti melenga honek eta azkenengoa iragarri orduko, hirukoteak sakelaratua zuen entzuleria sutsua...

Beste bat, beste bat... baina beste BOST ere eskatzeko moduan ginen, ordu biak aldera tripazorriak eginda egon ez bagina.

Hori bai, zaletu amorratuenek goseari eutsi eta hitzak, inpresioak eta komentarioak trukatu genituen musikariekin, baita argazki polit eta gogoangarriak atera ere.

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos from bitakoraortuella. Make your own badge here.

The show must go on!

Por M.J. A. and P.L. - 13 de Enero, 2006, 11:31, Categoría: Ingelera

 We are going to work with descriptions.

 The following exercise is an adaptation of an activity done by Felipe Zayas, a High School teacher , who has used his blog to do this activity with his students. On this web-site you will find the best photographs of the year and take them as an example of how to make a description of one of the following photos.

Use about 50 words. You will enrich your vocabulary with news adjectives.

Good-bye

           

.