Gure bloga

Suscribir con Bloglines

Egutegia

<<   Enero 2006  >>
LMMiJVSD
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31      

Artxiboak

Sindikazioa

Alojado en
ZoomBlog

Enero del 2006

Tarea para casa

Por P.L - 31 de Enero, 2006, 23:20, Categoría: Lengua y Literatura Castellana

     Como ves, todo está cambiando. De tu cuenta queda ahora buscarte la vida para elaborar la tarea de esta semana. Seguro que así es más complicado, pero quizás también más emocionante. Ya haremos la valoración después.

Estas son las preguntas sobre el texto que deben aparecer respondidas en vuestro blog:

  1. Resumen del texto ( 4 líneas aproximadamente)
  2. Tema
  3. Como no ha habido tiempo para despedirse, escribe una carta pidiéndole perdón a Marta (100 palabras) si eres chico.En cambio, si eres chica escribe una nota de despedida por no poder soportar esa "pequeña" equivocación (100 palabras).

     Pero.. .¿dónde está el texto? Pues aprovechando que hay páginas que permiten el almacenaje gratuito de archivos (MP3, AVI, DOC, GIF...) lo he colgado aquí. (Haz click sobre Download file)

    Si no tienes odenador mi consejo es que busques a algún amigo, amiga, familiar...que tenga Internet, hagáis cola en la biblioteca, pidas el aula de informática a un profesor de guardia, visites el gaztegune, (o incluso se lo puedes comprar a alguien que lo haya ya conseguido...) ya que el trabajo lo revisaré el próximo miércoles día 8 de Febrero.

    Sería interesante que me comentaras también las dificultades (lectura incómoda en el ordenador, problemas con el blog...) que has encontrado al realizar este trabajo.

Plazer txikiengatik ez balitz…

Por A.B. - 31 de Enero, 2006, 10:06, Categoría: General

"Bizitzak emandako plazer txiki hoiengatik ez balitz" zioen sasoi bateko Hertzainak taldearen kantak eta, gaur, ikastetxean Zazpi bider zazpi liburuaz ziharduela, Felipe Juaristik abentura egunerokoan, edozein txokotan dagoela sinetsarazi digu, urrunera joan behar izanik barik.

Momentu horien berezitasuna antzematen jakitean ei dago trukoa, une horiek benetan ederrak direla konturatu barik pasatzen ez uztean.

Bizitza, berez, hortxe dagoelako eta, aspergarri, bera barik geu izaten garelako.. . Ondo bixi!

Todo Shakespeare... o casi

Por P.L. - 26 de Enero, 2006, 16:32, Categoría: Tratamiento Integrado de las lenguas / HTB

     Si os ha gustado la parodia que este grupo hace de las obras de este autor clásico inglés, no os preocupéis porque vais a poder profundizar en su vida y su producción.

   Pero claro, esto le corresponde a la profesora de inglés. Realizad la tarea de su anotación y podréis volver a recordar los momentos divertidos que esos tres actores nos hicieron vivir.

Permalink :: 36 Comentarios :: Comentar | Referencias (0)

Irrati-saioak

Por P. L. - 26 de Enero, 2006, 13:07, Categoría: Prentsa Tailerra

Dakizunez, umorezko albistegi bat prestatu behar duzu. Umorezkoa, bai...baina benetazko albiste bitxi sorta batekin. Guztira lau berri izan behar dira eta bi helbide elektroniko hauek (Noticias curiosas ,Tramankulu bilduma ) dakartzaten albisten artean, aukeratu behar dituzu. Behin aukeratuta, itzuli, moldatu eta idatzi itzazu ikasitako kazetaritzaren estiloa erabiltzen. Kontuan izan, hala ere, ahozkotasunaren ezaugarriak. Ohitura denez, titularren aurrerapena ere egin beharko duzu. Lan honetarako hiruko taldeak osatu, hiru saio izango duzulako elkarrekin lan egiteko.

Gu, gure partetik, Sarean grabatzeko lehenengo ahaleginak egiten ari gara...

Organiza tu mente

Por P. L. - 25 de Enero, 2006, 12:37, Categoría: Tratamiento Integrado de las lenguas / HTB

Estas semanas hemos trabajado los esquemas: numérico, mapa conceptual... con textos expositivos. Pues, ahora ya ha llegado el momento de poner en práctica este procedimiento.

Lee detenidamente la anotación del profesor de Euskera "Testutik ahora" y aprovecha lo aprendido para estructurar tu exposición oral.

(Recuerda que el esquema de llaves es poco recomendable para este tipo de ejercicios en el que necesitas crear un esquema-guión.) 

Testutik ahora

Por A.B. - 25 de Enero, 2006, 12:20, Categoría: Tratamiento Integrado de las lenguas / HTB

Gaur egun, hizkuntz gaitasuna neurtzen duten azterketa guztiek (EGA, Hizkuntz eskola...) dute bere ahozko atala eta berebiziko garrantzia du ikasleontzat jendearen aurrean azalpenak  modu egokian egiten jakiteak. Pixkanaka-pixkanaka zeregin honetan trebatzeko, Gazteleran eskemei buruz ikasitakoa baliatuz, ahozko saiotxo bat prestatu beharko duzue denon aurrean bakarka azaltzeko.

Aurretik zehaztuko zaizuen egutegian ikusi ahal izango duzue proba hau bakoitzak zein egunetan egin beharko duzuen. Hona hemen jarraituko dugun prozeduraren berri:

  1. BEZPERAN JAKINARAZIKO ZAIZUE BAKOITZAREN GAIA. Gaia azalpenerako modukoa izango da, ez duzue iritzirik eman beharko.
  2. GAZTELERAN IKASITAKOEN MODUKO GIDOIA IZANGO DUZUE LAGUNGARRI.
  3. AZALPENAREN IRAUPENA LAU BAT MINUTUKOA IZANGO DA.
  4. AZALPENETAN AUTONOMOAK IZAN BEHAR DUZUE. Ariketa zeuek emango duzue amaitutzat, ez zaizue gaiari buruzko galderarik egingo.
  5. EUSKARA TXUKUNEAN EGIN BEHAR DA.

Izango duzue honen berri gehiago klasean ere. Egongo gara.

Zazpi bider zazpi?

Por A.B. - 17 de Enero, 2006, 11:57, Categoría: Euskara

Felipe Juaristiren Zazpi bider zazpi elaberria irakurri berri dugu ikastetxeko bigarren zikloan."Gazte literatura" etiketapean institutu gatazka, sexu harreman eta parranda giroko liburu mordoa ezagutzen dugun sasoiotan, ikasleei erakargarri gerta dakizkiekeen ezaugarriak ikusi ditugu azkoitiarraren azken lan honetan:

  • Gai iniziatikoaren tratamendua beste zentzu batean egin izanak arrunkeriatik ateratzen du liburua.
  • Hitanorik ez erabiltzea ulermenerako abantaila da gure eskualdeko ikasleentzat.
  • Denboraren plano bikoitza, iragana / oraina, oso argi definituta ageri da auzuneko eta herriko bizipenei lotuta.
  • Izenburua iragarle dugula, narrazioaren erritmoa bizitu egiten du zazpi proben kateaketa linealak.

Hau guztia esanda, Felipe ikastetxean hizlari izateko ahaleginetan gabiltzan bitartean, egizuez ariketok:

  1. Irakur ezazu Adiskidetasunaren ohoretan testua eta hurrengoak komentatu:
  • "Liburua adiskidetasunaren gorazarrea da"
  • "Probak gainditu beharra da bizitza"
  • "Liburu guztia gehiegikeria da"

     2.   Irakurri Feliperi egindako elkarrizketa eta euskal literaturaz duen iritzia laburtu..

     3.   Nor da Felipe Juaristi? Aipatu haren lanen batzuk. 

     4.   Aukeratu liburuari buruzko iritzia adierazteko:

            a) Ez zait bat ere gustatu       b) Beste bat gehiago...    c) Oso gustura irakurri dut

     5.   Nor zen Frank Sinatra? Ezagutzen duzu haren kantarik?

          

Permalink :: 76 Comentarios :: Comentar | Referencias (0)

Ortuella BHI su ta garretan

Por A.B. - 13 de Enero, 2006, 12:05, Categoría: General

Abenduko azken eskola egunetan SU TA GAR talde handia izan genuen gure artean. Goizerdi aldera euren furgonetatxoan heldu eta han hasi ginen, ikasle zein irakasle, musika traste guztiak batetik bestera eramaten.

 Atsedenaldia baino lehenago, probatze lanetan hasi ziren Aitor, Aritz eta Asier eta ordurako zegoen girotxoa gero izango zenaren ahogozagarri gertatu zitzaigun.

12:30ak aldera SUTA ren lehen akordeekin batera, ikasleak berotzen hasi eta hura zen giroa hura han sortu zena! Batek baino gehiagok abarrotsa eta buru astinaldia zituen amets baina musikariek hasiera-hasieratik adierazi zuten honakoan ez zutela eskola goitik behera botatzeko beste watio ekarri eta bare-bare eta goxo-goxo arituko zirela. Kanta bitarteetan Aitor izan genuen aurkezle eta zirikatzaile eta euren kantu ezagunenekin batera, Hertzainak-en 564 eta Aitormena, Ken Zazpi-ren Ilargia eta beste hainbat kanta ezagun jo zituzten. Nana nanana nanana... Ekitaldiaren azken aldera ikasleak zoratzen jarri zituen hain ezagun egin zaigun abesti melenga honek eta azkenengoa iragarri orduko, hirukoteak sakelaratua zuen entzuleria sutsua...

Beste bat, beste bat... baina beste BOST ere eskatzeko moduan ginen, ordu biak aldera tripazorriak eginda egon ez bagina.

Hori bai, zaletu amorratuenek goseari eutsi eta hitzak, inpresioak eta komentarioak trukatu genituen musikariekin, baita argazki polit eta gogoangarriak atera ere.

www.flickr.com
This is a Flickr badge showing public photos from bitakoraortuella. Make your own badge here.

The show must go on!

Por M.J. A. and P.L. - 13 de Enero, 2006, 11:31, Categoría: Ingelera

 We are going to work with descriptions.

 The following exercise is an adaptation of an activity done by Felipe Zayas, a High School teacher , who has used his blog to do this activity with his students. On this web-site you will find the best photographs of the year and take them as an example of how to make a description of one of the following photos.

Use about 50 words. You will enrich your vocabulary with news adjectives.

Good-bye

           

.

Uhinak aztertzen

Por Patxo Landa - 12 de Enero, 2006, 23:18, Categoría: Prentsa Tailerra

  Irratigintzaz ari garela, jakin beharko zenuke nortzuk, ze adinekoak, eta nolakoak dira irratia entzuten dutenak, geroago ondorioak ateratzeko.

      Horretarako,  Interneten dago  komunikabideetako entzulegoaren ikerketak egiten dituen orrialde batek. Ireki eta bilatu "Entzulegoa Euskadiko irratietan"orrialdean dagoen plantila eta erantzun ikasbitakoran hurrengo galdetegiari:

  1. Elkarrizketatuen artean, ze portzentaiak entzuten du irratia?

  2. Emakumeek ala gizonek gehiago ?

  3. Ze edadekoak dira gehien entzuten dutenak ?

  4. Ze harremana dago entzulearen egoera ekonomikoarekin ?

  5. Ezberdintasun nabariak daude lurraldeen artean ?

  6. Non entzuten da gehien, herri txikietan ala hirietan?
  7. Irratizalegoak dira euskaldunak  ala erdaldunak?
  8. Gehien entzuten den irratia zein da? Adin guztietan?